Telefonorako aplikazioa eskuragarri
Goiko irudietan klikatuta lortu dezakezue Euskaraldiaren telefono aplikazioa (Android gailuetan eskuragarri dago, iOs gailuetan laster eskuratu ahal izango da). Aplikazio honek hainbat erabilgarritasun ditu:
- Izen-ematea bertatik egin daiteke
- Ahobizi eta belarriprestentzako aholku eta gomendioak kontsultatu daitezke
- Euskaraldiaren azken berriak irakurri daitezke
- Inguruko ariguneak mapan identifikatu ditzakezue
- Euskaraldia egingo den egunetan ariketa laguntzeko proposamenak egongo dira
- Ekimenari lotutako irudiak partekatu daitezke
Aplikazioa Android eta iOs sistemadun gailuentzako egongo da eskuragarri.
Eskuratu aplikazioa!



