Proposamen didaktikoak

Haur eta nerabeek egiteko esanguratsua daukate Euskaraldian

 

Euskaraldiaren baitan haur eta nerabeek zer esan eta zer egin handia dutela sinetsita, Euskaraldiko zenbait eragile, hezkuntzan eta haur eta nerabeen sektorean ari direnak, lankidetzan ari dira 2018tik.

Lankidetza horren emaitzetako bat hezkuntzako etapa ezberdinetan  lantzeko proposamen didaktiko hauek dira. Proposamenak, zehazki, Ikastolen Elkarteak, Irrien Lagunek eta Urtxintxa Gipuzkoak prestatu dituzte.

Unitate didaktikoak ikastetxeetan landuak izateko prestatuak izan diren arren,  eremu ez-formaletan baliatzeko modukoak ere badira. Eta helburu nagusia zera da: modu ludikoan zein dinamika egingarrien bitartez, haur eta gazteek Euskaraldiaren berri izatea eta euren inguruko helduei ekimenaren berri ematea (xaxatzaile izatea).

Material hau zuen esku jarrita, datorren ikasturtean ikastetxeetan unitate hauek lantzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Informazio gehiagorako: info@euskaraldia.eus

 

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

 

  • Helburua: ekimenaren bidez euskararekin esperientzia atseginak izatea eta helduen xaxatzaile izatea, beren buruari garrantzia emanda.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 

 

  • Helburua: helduen xaxatzaile izateaz gain, beren hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea, hau da, aurrera begira ahobizi edo belarriprest izateko prestatzea.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

 

  • Helburua: beraien hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea eta ekimenean ahobizi zein belarriprest gisa parte hartzera animatzea.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!