Ikastetxeetarako proposamenak

Haur eta nerabeek egiteko esanguratsua daukate Euskaraldian

 

Euskaraldiaren baitan haur eta nerabeek zer esan eta zer egin handia dutela sinetsita, Euskaraldiko zenbait eragile, hezkuntzan eta haur eta nerabeen sektorean ari direnak, lankidetzan ari dira 2018tik. Lankidetza horren emaitzeko bat hezkuntzako etapa ezberdinetan lantzeko proposamen didaktikoak izan dira. Eta, horren berri emateko idazten dizuegu.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan lantzeko unitate didaktikoak elkarlanean prestatu dira Ikastolen Elkartea, Irrien Lagunak, Hezten, EBETE eta Kristau Eskolarekin. Materiala hezkuntza sare osorako jarri dugu eskuragarri Euskaraldiko webgunean.

Unitate didaktikoak ikastetxeetan landuak izateko prestatuak izan diren arren, eremu ez-formaletan baliatzeko modukoak ere badira. Helburu nagusia zera da: modu ludikoan zein dinamika egingarrien bitartez, haur eta gazteek Euskaraldiaren berri izatea eta euren inguruko helduei ekimenaren berri ematea (xaxatzaile izatea).

Informazio gehiagorako: [email protected]

 

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

 

  • Helburua: ekimenaren bidez euskararekin esperientzia atseginak izatea eta hizkuntza aniztasuna lantzea.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 

 

  • Helburua: helduen xaxatzaile izateaz gain, beren hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea, hau da, aurrera begira ahobizi edo belarriprest izateko prestatzea.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

 

  • Helburua: beren hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea, ekimenean ahobizi zein belarriprest gisa parte hartzera animatzea eta hirugarren edizioari begira, erronka berriak jartzea.

 

Egin klik irudian eta eskuratu proposamena!

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan