Lurralde bakoitzean saio bat prestatu dugu, eta sarrera txiki baten ostean bi taldetan banatuko dira partaideak. Gela batean ahobizien prestakuntza egongo da, bestean, belarriprestena (azalpenak emango dituzte lehendabizi, eta ondoren, galdera-erantzunentzat tartea egongo da). Bukaeran bilduko gara berriz guztiak amaierako oharrak bateratzeko.
Saio bat baino gehiago egingo denez, euren lurraldekora joaterik ez duenak beste herrialde batera joateko aukera izango du arazorik gabe. Gelen edukierak bete arte jasoko ditugu izen-emateak.
Egitaraua:
-Sarrera
-Bi taldetan banatuta lan-saioa (ahobizi eta belarriprest): azalpenak eta galdera-erantzunak
-Agurra eta azken oharrak
Formakuntzen datak:
Maiatzak 26, Gasteizko Hezkuntza Fakultatea (EHU), 10:00-14:00
Ekainak 6, Donostiako HEFA fakultatea (EHU), 17:00-20:00
Ekainak 16, Burlatako kultur etxea, 10:00-14:00
Ekainak 20, Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU), 17:30-20:30
Irailak 15, Angeluko Manex Goihenetxe kultur etxean 9:30-13:30
Hurrengo saioak:
Hortaz, formazio saio hauetan izena eman nahi duzuenok ondorengo galdetegia bete dezakezue: https://labur.eus/qGFKh
+Informazio gehiago: lurraldez lurraldeko sustatzaileak edo [email protected].