Nola parte hartu Euskaraldian?

Euskaraldian parte-hartzeko modu ezberdinak daude. Norbanakoek (pertsonen) kasuan, bi rolen artea aukeratu dezakete; entitateetako (mota guztietako talde eta elkarteak, enpresa txiki, handi eta eratainak, erakunde publikoak, gizarte mugimenduak…) kideek, berriz, norbanako bezala parte-hartzeaz gain, ariguneak sor ditzakete; eta ingurune digitalean ere ariketa egiteko modua bada.

 

NORBANAKOAK: AHOBIZI EDO BELARRIPREST

Norbanakoek (pertsonek) bi rolen artean aukeratu beharko dute, ariketan nola jokatuko duten erabaki ondoren. Zenbat euskara, norekin eta zenbatetan egingo duten pentsatu beharko dute lehendabizi, eta horren arabera bata ala bestea aukeratu.

Gogoratu: rola aukeratzean, gakoa ez da zenbat euskara dakizun, baizik eta zenbat euskara erabiliko duzun!

Belarriprest 
Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

+INFO

Ahobizi
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

+INFO

ENTITATEAK ETA BERTAKO KIDEAK

Entitateetako kideek ahobizi eta belarriprest bezala parte-hartzeaz gain, ariketa bakarka egin ordez, taldean egiteko aukera ere badute, ariguneak sortuz.

Ariguneak sortzen dituzten entitateek ere Euskaraldian izena eman ahal izango dute. Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte, beraz, ariketan (gizarte eragileak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, enpresak, erakunde publikoak, eta abar), ariguneren bat badute.

Ariguneek, edo euskaraz lasai aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko ,aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (lantaldeetan, adibidez) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (harrera guneetan, esaterako). Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen bitartean, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

 +iNFO

EREMU DIGITALA

Euskaraldian hizkuntza ohiturak astintzeko helburuarekin gure harreman sareak aztertu, hauetan ditugun hizkuntza praktiken gaineko gogoeta egin eta euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea egiten dugu. Harreman sareetan baina, ingurune digitalak gero eta pisu nabarmenagoa du eta horregatik eremu horretara ere ariketa eraman eta egiteko aukera eskaintzen ditugu. 

+INFO

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan