Antolatzaileak

EUSKARALDIAren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko elkarlanean gauzatzen da. Topagunearen kudeaketapean, Euskaraldiaren koordinazio mahaia osatzen dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.

Esan gabe doa, koordinazio mahaiaz gain, euskalgintzako gainerako eragile, herrietako batzorde, boluntario eta entitaterik gabe ezinezkoa litzatekela Euskaraldia. Herriz herri eta entitatez entitate, mila bilera eta ekimen egiten dituzte Euskaraldia lau haizetara zabaltzeko.

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan