KALKULATU ZURE HIZKUNTZA ESTRESA!

Hizkuntza estresa: aurrean duzunarekin euskaraz edo erdaraz egingo duzun erabakitzeak sortzen du tentsioa, ezinegon sentimendua.
Zure estresa zenbatekoa den jakin nahi?

"*" k nahitaezko eremuak adierazten ditu.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.
01. Ezagutzen ez dudan pertsona batekin gazteleraz hasi eta bat-batean euskaraz erantzuten badit, erru sentsazioa izaten dut.*
02. Euskaraz dakien jendea elkarrekin gazteleraz sumatzen dudanean, haserre jartzen naiz.*
03. Pertsona arrazializatu bat ikusten dudanean, automatikoki, gazteleraz hitz egin ohi diot.*
04. Dendaren batera joatean, gazteleraz artatzen banaute, edota "kaixo" edo "agur" ez esateak, haserretu egiten nau.*
05. Sarritan esaten didate hizkuntzaren gaiarekin segituan haserretzen naizela.*
06. Nirekin hizketan dagoenari euskaraz hitz egitea kostatzen zaiola ikusten baldin badut oso urduri jartzen naiz.*
07. Ezezagun batek zerbait lehenengoan ez badit ulertzen pentsatzen dut ez duela euskaraz ulertzen, eta segituan gaztelerara pasatzen naiz.*
08. Elkarrizketa batean oraintxe euskaraz eta oraintxe gazteleraz ari baldin badira, etengabe hizkuntza batetik bestera aldatzen, oso deseroso sentitzen naiz.*
09. Aurrean dudan pertsonak euskaraz dakiela baldin badakit, berak euskaraz egiten ez badu ere, nik euskaraz egien diot, baina ez naiz eroso sentitzen.*
10. Gazteleraz hitz egin behar dudala dakidanean urduri jartzen naiz, aldez aurretik.*
This field is hidden when viewing the form

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.