Irailaren 20an, osteguna, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea irekiko dugu.

Euskaraldiaren musika eta umore emankizunek josiko duten ekitaldi koloretsuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Euskaraldia antolatzen ari garen herri eta entitate askotako kideok elkarrekin egoteko tartea izango dugu. Gorde data!!

Eguna: osteguna, irailak 20
Lekua: Zentral aretoa (Santo Domingo merkatua, z/g, Iruñea)
Ordua: 18:30etan

Ikusiko dugu han elkar?