Euskaraldiari babesa eskaini dio Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala irakurriz2018.04.27

Eusko Legebiltzarrak Euskaraldiaren inguruko adierazpen instituzionala zabaldu zuen hilaren 19ko osoko bilkuraren ostean. Idatzia irakurtzeko ardura Bakartxo Tejeriak, Legebiltzarreko lehendakariak, izan bazuen ere, legebiltzar talde guztiek sinatu zuten dokumentua (Euzko Abertzaleak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra).

Adierazpenean azaldu zutenez, “euskararen erabilpen maila handiagoa sustatu eta praktika linguistiko berriak bultzatzen dituzten testuinguruak sortzeko beharra dagoela ikusten da”. Gainera, “euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da” Euskaraldiarekin.

Beraz, EAEko organuak adostu du, besteak beste: “Eusko Legebiltzarrak herritar guztiak animatu nahi ditu, euren euskara-gaitasunen arabera, Euskaraldian parte-hartzera, ahalduntze-tresna bat eskuratuz, euskarazko harremanetarako espazioak sortuz eta praktika hori bultzatuz”.

Adierazpen osoa eta bideoa: Eusko Legebiltzarreko orrira esteka

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan