Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkezteko mintegia egin zen Donostian2019.06.07

120 lagun bildu ziren pasa den larunbatean EHUko Carlos Santamaria zentroan, Donostian, Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkezteko lehen mintegian. 2020ko udazkenean egingo den Euskaraldia ariketa sozialak izango dituen ezaugarriak eta antolaketarako xehetasunak aurkeztu zituzten ekimena koordinatzen ari diren erakundeetako kideek. Mintegian parte hartu zuten Euskaraldiaren lehen edizioan herriz herri antolatutako batzordeetako kideek eta ekimenaren sustatzaile izan ziren erakunde, gizarte eragile eta enpresetako ordezkariek. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak zabaldu zuten mintegia.

Euskaraldiaren lehen edizioan Euskal Herri osoko milaka lagunek parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest roletan, hizkuntza ohiturak aldatu eta beraien inguruko harremanetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin. Eta helburu berarekin ekin zaio bigarren edizioari ere.

Laburpen bideoa

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan