Euskaraldian parte hartzeko gutxieneko ulermena

Euskaraldian parte hartzeko baldintza gutxienez euskara ulertzea da. Baina zer esan nahi du horrek? Zein da gutxieneko ulermen-maila? Ulermena oso gauza erlatiboa denez modu neurgarrian finkatzeko proposamena da honakoa.

Euskaraldian eroso parte hartzeko gutxieneko ulermen maila “elkarrizketa arrunt bat ulertzeko gaitasuna” da. Hori horrela, ondorengo galderei erantzunda jakin dezakezu ahobizi edo belarriprest izateko gutxieneko maila baduzun edo ez.

Ondorengo galdera hauek erantzun 1etik 5erako balioa emanez      (1= EZ GAI. 5= GUZTIZ GAI)