Euskaraldia 2018

Euskaraldia, lehenengoz, 2018ko azaroren 23tik abenduaren 3ra burutu zen. Ariketa masibo hori antolatzeko Euskal Herri osoko 400 herritik gora aritu ziren lanean, bakoitza bere herri-batzordearekin. Herriez gain, entitateek ere sustatzaile moduan hartu zuten parte: 200 entitate inguruk eman zuten izena Euskaraldia euren ingurunean zabaltzeko.
Horrek guztiak ekarri zuen 225.000 herritarren partehartzea, ahobizi eta belarriprest txapa jarrita. Hizkuntza ohiturak aldatzen ari gara!