Ohitura aldaketa etxean hasten da

Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.

Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.

Animatu eta parte hartu!

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/9aDKT9Q2tzM" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

 

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/maq7Y3GIoPc" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#9

COVID-19 koronabirusak eragindako nahitaezko etxealdian hizkuntza ohiturak edo finkatzen jarraitu dezakegula erakutsi nahi izan du proposatu dugun ekimenak. #EtxealditikEuskaraldira entrenamendua izan da, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun ariketa sozialaren lehen entrenamendua. Hizkuntza ohiturak aldatzeak gure burua prestatzea, ingurukoekin hitz egitea, helburuak jartzea eta ekitea eskatzen du.

Ekimenak iraun duen artean jaso ditugun bizipenen lagin bat dago azken bideoan. Hemen duzue sortutako olatuaren zipriztin bilketa… Heldu berriro olatuari eta jarraitu hizkuntza-ohiturak aldatzen Etxealditik…Euskaraldira!!!

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/7-gEA1T4kgA" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#8

(maiatzak 2)

Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?! Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.

Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu.

Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!!

Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!

Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!!!

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/5on5U2jUNGc" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#7

(apirilak 30)

Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.

Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/i1hmsMybrz4" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#6

(apirilak 29)

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:

 

Eta gogoratu! Gaur, EiTBri esker, eta EiTB eta Tokikomen akordioa oinarri, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan,  Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.

  • Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.
  • Elkano: lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/aWeh2sgjIa4" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#5

(apirilak 28)

 

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/QTK4U074GiI" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#4

(apirilak 27)

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/LIUd_yzbFs4" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#3

(apirilak 26)

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  

Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!

 

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/56-_zZCzPdA" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#2

(apirilak 25)

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!

Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. 

Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!

 

 

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/36SspSaK8TI" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#1

(apirilak 24)

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

 

<iframe src="https://www.lehenhitza.eus/iframe_laukia" width="300" height="250" frameborder="0" scrolling="no"></iframe><!-- [et_pb_line_break_holder] -->

Hasi aurretik…

 

Etxealditik Euskaraldira ekimenaren baitan egingo dizkizugun proposamenekin hasi aurretik, galdera bat egin nahi dizugu: badakizu zein hizkuntzatan ari zaren nabigatzen? Zein hizkuntza lehenesten du zure ordenagailu, tablet edo mugikorrak interneten nabigatzen duzunean? Zein hizkuntzatan dituzu konfiguratuak zure gailuak? Eta zure nabigatzailea?

Datu bat emango dizugu: 2019an Euskaraldiaren webgunean sartutako %6.13ak soilik zuen bere nabigatzailean euskara lehenetsia, gainontzeko %93,87ak beste hizkuntzaren batean (nagusiki gazteleraz) zuen konfiguratua nabigatzailea.

Gaur, hurrengo egunetako ariketekin abiatu aurretik, proposamen bat egingo dugu: zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?

Nabigatzailea euskaraz konfiguratua duzun hizkuntza euskara den edo ez ondoko (edo gaineko) irudi honek esango dizu. Eta aldatu nahi baduzu, klikatu irudia eta jarraitu argibideak.

Mugikorra euskaraz konfigura dezakezun jarraitzeko aukera ezberdinak daude:

  • Android gailu bat baldin baduzu aplikazio hau instalatu dezakezu eta aplikazioak lagunduko dizu euskaratzeko urratsak ematen
  • Apple etxearen gailu bat baldin baduzu berriz, ez duzu sistema euskaraz erabiltzeko aukerarik izango

Informazio eta argibide guztiak lehenhitza.eus webgunean aurkituko dituzu.

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/nKDJg3FAcUc" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

#0

(apirilak 21)

Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin…. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?

Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin nahi duzun hizkuntza aldaketa eta zeintzutan finkatu nahi duzun euskarazko harremana. Helburu horiek jartzea lagungarria izango zaizu ingurukoekin gaiari buruz hitz egin eta aldaketak elkarrekin egiteko.

Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!

Aurkezpena

(apirilak 20)

Gaur abiatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena. Lehen egunean ekimenaren nondik norakoak azaldu nahi izan ditugu, hurrengo egunetan jasoko ditugun proposamenen atariko gisa.

Gogoan hartu Euskaraldiaren lehen edizioan hainbat aholku eman genituela ahobizi eta belarriprest modura aritzeko. Ohitura aldaketei ekiteko aholkuak gogoratzea baliagarri izan daiteke, ezta?

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/jIqFLJX-J04" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>

Apirilak 17

Ditugun hizkuntza ohiturei astindua eman edo ditugunak finkatzeko prest?! Adi, badator… #EtxealditikEuskaraldira!!!

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan