Hasi da Euskaraldia, eta dozenaka herri eta hiritan hasiera ekitaldiak egin dituzte arratsaldean. Giro ezinhobean ekin diote 11 egunetako ariketari, Donostian, Soraluzen, Bilbon, Getxon, Baionan, Iruñean, Gasteizen, Laudion…

Hurrengo hamar egunetan, beraz, jantzi txapa eta ekin euskarari, izan belarriprest edo izan ahobizi.
Hemen dituzue atzoko ekitaldiko hainbat argazki: FLICKR
Ekitaldietan irakurri zen testu bateratua: TESTU BATERATUA