KOMUNITATE DIGITALA

Euskaraldian hizkuntza ohiturak astintzeko helburuarekin gure harreman sareak aztertu, hauetan ditugun hizkuntza praktiken gaineko gogoeta egin eta euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea egiten dugu. Ingurune digitalak gero eta garrantzitsuagoa da, eta hemen topatuko dituzue euskaraz bizitzeko, sortzeko eta partekatzeko proposamenak, urteko 365 egunetan erabilgarri.

Gainera, euskalduna bazara, ziurrenik hizkuntza estresa izango duzu. Horregatik, test erraz eta dibertigarri bat sortu dugu zure estres maila adieraziko dizuna!

Kalkulatu zure hizkuntza estres maila

EUSKARAZ DIGITALEAN: HAINBAT OHITURA

1. EGUNEROKOAN EGIN ARIKETA DIGITALEAN

Ariketa soziala ingurune digitalera eraman

Elkarrizketak mantentzen dituzun ingurentan, hala nola Whatsapp, Telegram eta antzekoetan, egin euskaraz eta animatu taldetako beste kideak euskaraz egitera!

Sare sozialetan euskaraz!

Partekatu edukiak euskaraz, eta erantzun beti euskaraz sare guztietan. Besteek zuri erdaraz idazten badizute ere, eutsi euskarari!

Jarri gailu guztiak euskaraz

  • Konfiguratu zure gailuak euskaraz: www.lehenhitza.eus
  • Kutxazain, TAO makina eta bestelako gailuetan: hautatu euskara!
  • Webguneak bistaratzean: hautatu euskara!

2. ARIGUNE DIGITALAK

Jarri webgunea euskaraz

  1. Entitateko webgunean lehenetsi euskara.
  2. .eus domeinua erabili: euskara eta euskal kulturaren domeinua erabili dezakezu zure entitatea identifikatzeko.

Ariguneko kideekin

  1. Egin ariketa herritarrekin eta kideekin: gailuen bidezko harremanetan ere Euskaraldia aukeratutako rola bete.
  2. Mugikorrean: belarriprest ala ahobizi diren kideak horrela identifikatu telefonoaren harreran.
  3. Sare sozialetan ere kideekin aritu euskaraz eta eutsi euskarari!
  4. Mezu elektronikoetan: 
    1. Ulertzen dutenekin beti euskaraz.
    2. Zalantza dagoen kasuetan, testuaren bukaeran itzultzaile automatikoaren lotura eskaini.
    3. Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan, txertatu txapa digitala sinaduran.

 

Ariguneko ordenagailuak eta bestelako tresnerian…

  1. Euskaratu ordenagailuak eta bestelako tresnak.
  2. Erabili itzultzaile automatikoak e-mailak, mezuak, dokumentuak eta bestelakoak euskaratzeko: Itzultzaile neuronala / Elia Elhuyar

 

DIGITALEAN EUSKARAZ ARITZEKO TRESNAK

1. EGUNEROKOAN ARIKETA INGURUNE DIGITALEAN EGITEKO HAINBAT TRESNA

Mugikor eta nabigatzaileak euskaratu nahi dituzu?

Lehen Hitzak zure nabigazio, webgune eta mugikorra euskaratzen lagunduko dizu. Sartu kuxkuxeatzera!

Erabili itzultzaile automatikoak

Euskaraz ondo moldatu ala ez, itzultzaile automatikoek adierazi nahi duzuna euskaratzen lagunduko dizute, ziur!

  1. Itzultzaile neuronala
  2. Elia Elhuyar

Erabili hiztegiak: ulermena lantzeko hiztegi eta aplikazioak

Euskaraz ondo moldatu ala ez, hiztegiak beti erabilgarri!

1. Euskaltzaindiaren hiztegia

Hiztegi arauemailea. Euskaltzaindiak onartutako forma eta definizioak.

2. Elhuyar hiztegia (euskara–gaztelania / euskara–ingelesa)

Termino tekniko eta orokorrak, definizio eta adibide askorekin.

3. Euskalterm – Terminologia Bankua

Administrazio eta arlo teknikoetarako terminologia ofiziala.

4. Orotariko Euskal Hiztegia (OEH)

Euskararen hiztegi historikoa; forma zaharrak, erregistroak eta adibideak.

5. Labayru Hiztegia (euskara–gaztelania / gaztelania–euskara)

Batez ere Bizkaiko euskara jasotzen duen baliabide erabilgarria.

EDUKI SORKUNTZA EUSKARAZ: ERRONKAK ETA TRESNAK

1. MEMEAK, BIDEOAK, PODCAST-AK ETA BESTELAKO EDUKIAK EUSKARAZ SORTU

Euskaraldiaren abestiarekin edukia sortu

“Gure bihotzaren taupadak” ez du soilik entzuteko balio… dantzatzeko eta kantatzeko ere sortu da! Bilaka kolektiboak sortu duen koreografiarekin eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak sortutako karaokearekin sortu dezakezu edukia!

KOREOGRAFIA

KARAOKEA

TikTokeko filtroak erabili

Bai Euskaraldiak bai beste eduki sortzaileek euskarazko filtroak sortu dituzte. Hauek erabili eta bete dezagun TikTok euskarazko edukiekin!

1. Euskaraldiaren filtroak

1.1 Baieztapen desatseginak

1.2 Egiak eta gezurrak

2. Gaztezuloren filtroak

2.1 Jakien jolasa

2.2 Euskal musika jolasa

Tiktok Logotipo Icono De - Gráficos vectoriales gratis en ...

Euskarazko memeak sortu

Umorea erabili, sormena astindu eta sortu zure memeak euskaraz!

1. Memeka.eus

Euskarazko memeak aurkitzeko eta zuk zeureak sortzeko aukera ematen dizu Memekak.

Aisialdirako Spotify erabili

Spotifyk aukera ematen dizu musika, podcast, irratsaio eta bestelakoen zerrendak sortzeko. Zuk ere, sortzaile moduan, zure euskarazko edukiak argitaratzeko aukera duzu!

Euskaraldiaren kontuan hainbat zerrenda prestatu ditugu, egoera ezberdinak euskaraz girotzeko erabil ditzazuen.

Jarraitu Euskaraldia Spotify-en!

Aplicación Spotify Music en Amazon Appstore

Podcast-ak euskaraz sortu

Gaur egun pil-pilean dagoen edukia da podcast-a! Beraz, zuk zeuk sortu dezakezu zurea hurrengo aholkuak jarraituz.

1. Jarraitu RSS jarioak. 

Podcast- saio bat egin baino lehen, posible da aurretik informatua egon nahi izatea, edo erreferentziak hartu nahi izatea. Horretarako, RSS jarioetara haripedu zaitezke informazioa ez galtzeko! Ez badakizu zer diren jario hauek, egin klik goiko estekan eta ikusi tutoriala!

1.1 Nola jarraitu RSS jarioak? Tutoriala

2. Editatu zure audioa. 

Audioa grabatzeko programa ezberdinak daude. Horietako erreminta sinple eta erraza Audacity da.

2.1 Deskargatu Audacity euskaraz

2.2 Audacity erabiltzeko tutoriala

3. Partekatu saioa

Ivoox doako podcast plataforma erabili dezakezu.

Qué es iVoox y para qué sirve? - Definición

Bideogintza euskaraz

Sareak gustuko badituzu eta eduki sortzailea izan nahi baduzu, euskarazko komunitatera batu zaitezke! Nola? Adi aholkuei:

1. Bideoak eta zuzenekoak grabatu.

OBS Studio euskaratua dagoen software librea da, eta aukera ematen dizu zure ordenagailuan pantaila grabatzeko, webkamerarekin bideoak sortzeko edo zuzenean emititzeko (streaming). Eduki sortzaileentzat oso erabilgarria da, eta edizio oinarrizko tresnak ere baditu.

1.1 Deskargatu OBS

1.2 OBS Twitchen erabiltzeko tutoriala

1.3 OBS Instagrameko zuzenekoak egiteko tutoriala

2. Bideoak editatu

CapCut doako aplikazioa da mugikorrean edo ordenagailuan bideoak editatzeko. Bereziki erabilia da TikTok, Instagram eta Reels formatuetarako. Efektuak, azpitituluak, musika eta trantsizioak gehitzeko aukera ematen du, oso modu intuitiboan.

2.1 Deskargatu CapCut

Sorkuntzarako bestelako tresnak

1. ZerNonIkusi

Euskarazko ikus-entzunezkoen gida da: filmak, telesailak, podcastak eta eduki sortzaileak non ikusi edo entzun daitezkeen biltzen du. Plataformetan euskaraz dagoenaren bilatzaile praktikoa da: Filmin, Netflix, EITB, YouTube, etab.

2. Podcast.eus

Euskarazko podcasten bilatzaile eta bilduma da. Gai, hizlari edo plataformen arabera arakatzeko aukera ematen du, eta euskara hutsezko audio-edukien sorkuntza sustatzen du.

ZerNonIkusi - Google Play-ko aplikazioak

2. EUSKARAZ JOLASTU: JOLASAK SAREAN

BINGO!

Euskaraldian bi bingo sortu ditugu zuek sareetan partekatzeko. Borobildu zure aukerak eta Bingo kantatu!

 

Egunean behin jolasa

Egunero galdera-erantzun joko labur bat proposatzen duen app-a da, guztia euskaraz. Minutu bateko erronka da: 7 galdera, 4 aukera, eta ahalik eta azkarren asmatu behar da. Egunero sailkapen orokorra eta sariak. Lagunekin lehiatzeko, euskara praktikatzeko eta ondo pasatzeko modurik errazena!

Egunean behin B1 | Hegoaldeko Txokoa

Game erauntsia!

Euskarazko bideojoko zaleen komunitatea da. Jokoen berriak, gameplayak, zuzenekoak eta euskara hutsezko edukiak partekatzen dituzte. Webgunean euskarazko bideojokoen katalogo bat ere aurkituko duzu.

Game Erauntsia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Rolariak.eus

Euskarazko rol-joko zaleen komunitatea da. Rol-jokoen gidak, materialak, bideoak eta joko saioak partekatzen dituzte, guztiak euskaraz. Webgunean jokatzeko prest dauden euskarazko abenturak, fitxak eta joko-sistemak topa ditzakezu.

Rolariak – Euskal rolarien ataria

EUSKARAZ ALA ERDARAZ EGIN,

ZALANTZAN GELDITZEN ZARA?

 

Baliteke hizkuntza estresa izatea: hau da, aurrean duzun pertsonarekin zein hizkuntzatan hitz egin erabakitzeak sortzen duen tentsioa edo ezinegona.

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.