Euskaraldia digitala

Euskaraldian hizkuntza ohiturak astintzeko helburuarekin gure harreman sareak aztertu, hauetan ditugun hizkuntza praktiken gaineko gogoeta egin eta euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko gonbitea egiten dugu. Harreman sareetan baina, ingurune digitalak gero eta pisu nabarmenagoa du eta horregatik Euskaraldian partaideon ahobizi edo belarriprest digitala aktibatzeko proposamena egin nahi dizuegu.

Ahobizi eta belarriprest digitalak

 

Aktibatu zure ahobizi/belarriprest digitala

Egin ariketa ingurune digitalean

Ingurune digitalerako eskura dituzun tresnak

Deskargatu zure txapa digitala eta txertatu zure sareetako irudi bezala (Mastodon, Twitter, Facebook...)

Txertatu zure Mastodoneko profilean ahobizi/belarriprest emoji pertsonalizatuak

Txertatu zure Twitter edo Facebook profileko argazkiak ahobizi/belarriprest markoetan

Ariketa soziala elkarrizketa ingurune digitalera eraman

Whatsapp, Telegram eta antzekoetan euskaraz egin eta animatu taldetako beste kideak euskaraz egitera

Sare sozialetan euskaraz

  • Edukiak euskaraz argitaratu itzazu
  • Erantzunak euskaraz eman

Gailuekin ere euskaraz

  • Konfiguratu zure gailuak euskaraz: www.lehenhitza.eus
  • Kutxazain, TAO makina eta bestelako gailuetan: hautatu euskara!
  • Webguneak bistaratzean: hautatu euskara!

Mugikor eta nabigatzaileak euskaratzeko

Itzultzaile automatikoak

Hiztegiak: ulermena lantzeko hiztegi eta aplikazioak

 

Partekatu zure rola sare sozialetan

Arigune digitalak

 

Webgunea euskaraz

Ariguneko kideak

Ariguneko ordenagailuak eta bestelako tresneria

Euskara lehenetsi

Entitateko webgunean euskara lehenetsi

.eus domeinua erabili

Euskara eta euskal kulturaren domeinua erabili zure entitatea identifikatzeko

Kide eta herritarrekin ariketa egin

Euskaraldia ariketa sozialean hartutako rola bete kideekin eta gainontzeko herritarrekin ere, gailuen bidezko komunikaziotan

Telefonoan

Ahobizi edo belarriprest diren kideak horrela identifikatu telefono harreran

Sare sozialetan

  • Euskaraz aritu
  • Galderei euskaraz erantzun

Mezu elektronikoetan

  • Ulertzen dutenekin: euskara hutsez.
  • Zalantza dagoen kasuetan: testuaren bukaeran itzultzaile automatikoaren lotura eskaini.
  • Sinaduran txapa digitala txertatu 15 egunez. 

Ordenagailuak eta bestelako tresnak euskaratu

Itzultzaile automatikoak

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan