BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Kaixo,
Euskaldun zaharra iznda ere, belarri prest txapa aukeratu nuen. Denek niri euskera egiteko.
Konruratu naiz, oraindik ere, badagoela pentsakera bat zein "belarri prest" txapa duena erdalduna denean oinarritzen dela.
Pentsakera horri aldatzean lan egin behat dela uste dut.
Irakasle moduan dinamizatzea izan da lana ikastetxean eta herrian.
Ez da eraginkorra izan nire ustez, oso fortzatua. Euskera era folklorikosn agertzetik urrundu behar gara.Familiak ez dira mugitu ia ezer.
Ez dugu laguntza ekonomokorik izan.
Proposamen didaktikoa oso " pretentziosoa ' izan da eta ikaste prozesuak eragotzi ditu kurtso bukaeran.
Hobeto Euskaraldia Euskararen egunarekin batera izango balitz, gabon aurrean. Edo ez egin. Euskaldun sentitzea eta hitz egitea ez da "txapa" jokoa.
Oso pozik nago. Aho bizi txapa jarrita eramanez hainbat pertsona hurbildu zaizkit eta euskeraz egin dugu,batez ere Iruñean.
Beste batzutan aho bizi edo belarri prest txapa ikusi ondoren ni neu hurbildu naiz hitz egiteko.
Herrian arazorik gabe euskaldunen artean euskeraz mintzatzen garelako
Esperientzia ederra
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO
Goierri mailan oso parte hartze txikia izan dela iruditzen zait. Pena da jendearen konpromezu falta. Garai moderno hauetan jendea pizteko beti zerbait berria egin behar dela dirudi eta ez da horren erraza ideia berriak izatea.Pena haundia ,benetan.
Jaione (Beasain)





