BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Aurten Euskaraldia indarra galduta nabaritu dot, txapa gero eta gutxiago ikusi dira. Nere herrixan euskeria maldaz behera doia etengabe, ofizialki euskera gero eta jende gehiagok dakitela esaten daben arren erabilera zeharo galtzen ari da batez ere gazte eta umeen artian. Euskaraldia bezalako ekimenak sortu beharra dago euskerari indarra emoteko baina hainbat urtian behin ekimen berriren bat martxan jarriz, denboriakin jendiak erakarpena galtzen bait dau.
Aidor (Soraluze)Aurreko Euskaraldietan baino askoz motelagoa izan da dena.
Ander Deuna Ikastolan ez dugu ezer antolatu. Unitate didaktikoa oso gutxitan erabili da. Nire klasean kantuaren dantza oso ondo eranginkorra izan da.
Kalean, berriz, giro oso oso apala izan da. Txaparik ez zen ikusten. Nire uste apalean Euskaraldi honek kale egin du. Sentitzen dut balorazio eskasa egitea baina horrela bizi izan dut.
Maila pertsonalean, dentistenean lortu dut Buenos Dias aldatzea eta hemendik aurrera Egun on erabiliko dute nirekin. Beraz, oso aurrerapausu txiki txikia. Nekagarria da gero!
Egia da txapa gutxi ikusi diren euskaraldi honetan. Nore kasuan Getxon bizi naiz qte txapa lortzea zaila ikusi dut. Ordutegi batzuk zeuden eta egun jakin batzuk Algortan eta Romon....errazena nire ustez izan litzateke kultur etxeetan eskuragarri izatea ordutegi zabala delako eta egunero irekita egoten direlako.
Aurten txaparekin jarraituko dut urtean zehar ahal dudan guztietan eta benetan aho bizi sentitu naiz gehienetan euskaraz hitz egiteko eskatzen dudalako bai lagunen artean, lanean eta dendetan.
Gora EUSKARA!
Oso pozi
Ainhoa (algorta)





