BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Ene txapa ikustean euskaraz mintzatzen saiatu da jendea. Beste aldetik nik euskaraz hitz egiterakoan solaskideak nahiz eta ene hitzak ulertu haien erantzuna gaztelaniaz etorri da. Ulertzea pausu bat da, erantzuna euskaraz egitea erronka. Hau ere baliagarritzat hartzen dut, nire hizkera ez dudalako aldatu izan beharrik.

Ibon (Bilbo )

Ahobizi

Euskareren aldeko jarrera dut lehendik ere, baina txapa eramateak lagundu dit nire portaerari eusten. Esaterako, lehenengo hitza beti eskaraz egin dut; niri erderaz erantzun arren euskaraz jarraitu dut ulertzen didatela ikusi dudanean...
Hala ere, aurten oso jende gutxi ikusi dut txapa jantzita kalean.

Jose Luis (Eibar)

Ahobizi

Gustora bizi ditut 11 egun hauek, ta pentsatzen nuen baino gende gehiagok euskeraz egin didate..... mediku kontsultan ta guzti!!! ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO

AMAIA (getxo)

Ahobizi

Beste batzuetan baino gente gitxiago entzun dot Euskeraz berbaz. Nire kasuan, egia esan, auzoan eta herrian, betiko lez, gure artean euskeraz berba egiteko ohitura dogu. Erderaz egiten dodan persona bategaz, dana egin dogu euskeraz, wasap, berba....

Kontxi (Zeberio )

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.