BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Me he dado cuenta de q mucha gente q me hablaba en castellano, ha cambiado.
Una experiencia positiva.
Niri Belarriprest-en zeregina gustatu zait hasiera-hasieratik, aldaketa batzuekin aplikatuz nire egunerokotasunean. Nire konpromisoa edo mezua ondorengoa izan da Belarripresten txaparen bidez: "Animatu nirekin euskaraz egiten, ez baduzu erraztasunik ere, entzuteko prest nago, eta poztasuna emango zenidake niri euskaraz zuzenduko bazintzaizkit", eta horrela adierazi dut hamaika egun hauetan. Eta denboraldi honetan eguzki-izpi bat baino gehiago sentitu ditut, horregatik nire eskerrona adierazi nahi dizuet. Nire ustez honelako ekimenak gure hizkuntzaren normalizazioa bultzatzen dute, zalantzarik gabe! Zorionak eta mila esker!
Amaia (Bermeo)Madrilgoa naiz, Madrilen bizi naiz eta euskara ikasten dut. Asteburuan joan nintzen Bilbora eta harro nenbilen nire txaparekin baina tristuraz asteburu osoan hiru pertsona bakarrik txaparekin ikusi nituen.
Adelaida (Madril)Nahikoa motel nabaritu dut ariketa Euskaraldia egunetan Lazkaon. Jendeak txapa hartu bai, baina zertan ari den ideia handirik gabe nabaritu dut.
Aurreko lanketa, egia esan, oso pobrea soldatapeko langileen aldetik, dena borondatez batzordera hurbildu den jendearen gain geratu den sentsazioa. Kaleko lan eta pedagogia lan handiagoa eskatzen du ariketak, ondo egin nahi bada eta hori falta izan da. Lidergosendorikgabe nekez aurreratu daiteke.
Laugarren edizioa eta ekimena funtsa galtzen ari den sentsazioa dago herritarren artean eta maila nazionalean zabaltzen den mezua baikorregia nabari dut.





