BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Hitz egiten dudanarekin baina Euskaraldian baita urtean zehar ere euskaraz berba egiten dugu eta jarraituko dugu. Arazoa ikusten dut gaztetxoekin, ikastolatik irten ta gero erderara jotzen dutelako, asko kostatzen zaie ikastolatik kanpo hitz egitea. Baina baikorra izango naiz eta gero ta gazte gehiago euskeraz hitz egingo dute.
Arantza (Bilbo)Egunerokoak,ezagutzen gara eta ez da izaten uzte gabekoik.
Baña txapa eramateakin,kalean zehar,bai artzen dala uzte gabekoa.
Experientzi ona
Lan tokian nabaritu izan dut Euskaraldiaren eragina gehien; bertan euskara ikasten ari direnak ere euskara gehiago erabili dutelako, eta beti gaztelaniaz ari den batek ere euskaraz idatzi eta guztiz!
Laneko kafe batean "Euskaraldia euskaldun gisa armairutik ateratzeko aukera ederra" badela ere komentatu nuen. Lankide batek hausnarketa lankideekin partekatzeko eskatu, eta azkenean hedabideetara bidalitako gutun batean amaitu zen kafe kontua. Ez dadila euskaldunik ere armairuan bizi!
Lanean euskaldunak ez diren lankide ugari daude. Egunero esaldi pare bat partekatzen nituen emailez, elkarrekin bilerak izatean praktikan jartzeko. Lankideak eguneroko esaldiak jasotzeko eta esateko irrikaz agertzen ziren, gai desberdinak proposatuz. Euskara erabiltzeaz gain giro ona ere sortu da gure artean.
Miren (Donostia)





