BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Atesigin haundi sentitu dot gure hizkuntzaz hitz eginez bi arrazoiakatik, Lehenik ta behin, bere erabilera bultzatezko, batez ere, urrreratu zidan euskaraz hitzegiteko jendearekin, Bigarrena, ta nire ustez garrantitzuena, euskadun berriei ta jendearen gainontezoari laguntzeko, gure hizkuntzan htz egieto ta erablitzeko lotza ere gagu dezatela. Oso pozik gaude eskarmentu honegaz ta, Jainkoak lagun, datorren edizirako prest naukazue parte hartzeko.

Jose Luis Uriarte Learra (Getxo)

Ahobizi

Iaz belarriprest txapa aukeratu nuen, baina aurten ahobizi txapa jartzeko prest nengoela uste nuen eta erabaki ona izan da! Zoritxarrez, nire inguruko jendeak ez du euskaraz hitz egiten, baina lanean eta euskaltegiko jendearekin euskaraz mintzatzen saiatu naiz eta eskarmentu izugarria iruditu zait. Hasieran, txipa aldatu behar nuen eta kostatu zitzaidan, baina geroago konturatu nintzen hobeto ari nintzela eta horrek asko pozten ninduen. Azken batean, erronka handi bat izan da niretzat baina lortu dut eta hemendik aurrera euskaraz aritzen saiatuko naiz!

Ainize (Zalla)

Ahobizi

Beti bezela, ederra izan da. Jendeaurrean lan egitean ere, jendeak eskertzen du txapa ikusi eta euskaraz jardutea.
Txapa soinean izatean, jendeak irribarre batekin hurbiltzen da, eta etorkizunean ere euskeraz jarduteko hautua egingo dugu.

Xabier (Zarautz)

Ahobizi

Anaia zaharrarekin gehienetan egin izan dut gaztelaniaz, biok euskaldunak izan arren. Aurreko asteburuan goiz osoa eman genuen elkarrekin eta aurretik mezu bat bota nion esateko euskaraz egingo niola, ahobizi naizelako. Goiz osoa eman genuen euskaraz, eta oso eroso. Hemendik aurrera beti egingo diot euskaraz.

Lander (Algorta)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.