BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Denboraldia ona izan da. Lagunekin ainbat berba egin dugu
Jose Maria Azcarate (IURRETA)Normalean euskaraz berba egiten ez duzun jendearekin, euskaraz aritzeko aukera paregabea izan dugu egunotan. Erdal espazioetan euskara gailendu da maiz 11 egun hauetan. Ea sortutako ohiturek denboran zehar aurrera egiten duten. Euskara azkenealdion jazarpen itzela pairatzen ari da, horren aurrean, lehen hitza euskaraz!!!!
Asier Legarreta Legarreta (Meñaka)Asko gustau zaidan aurtengo "H"aren berrikuntza, lakide batekin hikan egiteko aukera izan diñat eta harekin jarraitukoñat egunerokoan ere. Hikadromoan ere parte hartu niñan ta semearekin ere hasi naun, Bestalde aurten ez diñat inorekin klik hori egiteko aukerarik izan.. erderatik euskerarako aldaketa hori egitea zail egiten ai zaidan!
Edurne (Arrasate)Lantokian ahobizi bi eta belarriprest bat gara. Euskaraldiari batu giñen kanpaina txiki bañe garrantzitsu bat bultzatuz sare sozialetan eta 11 egun hauetan euskera erabili dugu lanean.
Finantza arloan lan egiten dugu eta pasadan astean, lehenengoz, batzar oso bi euki nituen guztiz euskeraz . eta, garrantzitsuena, oraindik aurrera bulegoan euskera erabiliko dugu.
11 egunetan egiteko gai garena zergatik ez urte osoan zehar..!





