BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
11 egunetan nire lagunekin inoiz baino gehiago erabili dut euskara eta gure hizkuntza ohiturak aldatu egin dira.
Oso positibotzat hartzen dut ariketa hau eta ariketa egiten jarraituko dut nire lagunekin urtean zehar.
Areeta bezalako herri batean ez da zaila euskaldunak topatzea, baina bai euskaraz elkarrizketak mantentzea erdaldunak gure jarioa gelditu barik. Euskaraldiak erdaldunak sentsibilizatzen ditu, beraz euskaraldiaren efektua ona da. Eskerrik asko antolatzaileei!
Joseba (Areeta)Alde batetik, gimnasioan neska batekin euskaraz hitz egiten hasi nintzen eta berak jarraitu zuen ahal zuena. Gero Bere belarriprest txapa erakutsi zidan, jejjeje baina oso Ondo gimnasioan euskara entzun zelako.
Beste aldetik baterik, nahiz eta hasi gehienek gaztelaniaz egin zuten. Agian bat Edo bi personak ahal zutena euskara erantzun zuten.
Oro har, esperientzua ona da eta gero eta gehiagok parte hartzen badugu, normalagoa izango da euskaraz kalean entzungo dugu
Nahiko erosoa izan da, eta hainbat lekutan, adibidez dentistan txapa ikusi eta berehala aldatu zen hizkuntzaz haginlariak. Lan handia egiteke dago baina uste det baliagarria dela
josu (Donostia)





