BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Zoragarria izan da, baina oraindik asko falta den ustea daukat.

Maitane (Iruñea)

Ahobizi

Kaixo.
Euskaraldi honetan ere bizilagun ahobizi berri bat ezagutu dut, baina aurrekoan baino txapatxo gutxiago ikusi ditudala esango nuke.
Aurrekoetan bezala terrazan Euskaraldiko ikurrina eskegi dut, guztiz erreta zegoen aurrekoa ordezkatuz, eta bertan urte pare bat ematea espero dut.
Hala ere urte osoan zehar daramadan jarrera berdina izan dut, lehen hitzak euskaraz egiten, euskaldunen bila.
Mila esker egindako lanarengatik, gutxinaka egoera hobetuko dugu!
Izan ongi.

Aritz Labat (Iruñea)

Ahobizi

Agian ez naizelako betikoak ez direnekin jardun baina nire betikoan jarraitu dut.
Egia esan, ez dit ohituretan eragin

ibai (tolosa)

Ahobizi

Belarriprest txapa jartzen dut, parekoari bidea errazteko, nik nere egunerokotasunean jarraitu dut, euskara mihian ahal izan dudan guztietan.
Hala ere aurrekoetan baina txapa gutxiago ikusi izanaren kezka daukat, ez ote garen axolagabekerian erori Euskaraldiaren barruan, izena eman bai, txapa jaso bai, baina gero...... nik ahobizi eta belarriprest jarraituko dut hemendik aurrera ere, orain arte bezala, egoskorkerian.

Onintza (Ibarra)

Belarriprest

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.