Bizipenak

2022an, 15 egunetako ariketan, egunez egun hainbat herritarrek bizi izan dituzten esperientzien bilduma duzu hemen. Herritarrek idatziz utzitakoak batzuk, besteak, berriz, bideo bidez jaso ditugunak.

 

 

PARTE-HARTZAILEEN BIZIPENAK BIDEOAN

PARTE-HARTZAILEEK IDATZITAKOAK

Gure ikastetxeko eta ahobiziren logoak elkartu ditugu. Ikasleen artean egin dugu lehiaketa eta hau izan da onenetariko bat.
Gustatzen zaizue?

Maristak Zalla Ikastetxea (Zalla)

Ahobizi

Kaixo! Belarriprest gisa dudan esperientzia aberasgarria izan da. Andaluza naiz. Urte asko daramat Euskadin bizitzen, baina duela bi urte arte ezin izan dut serio hartu gustoko dudan hizkuntza bat ikastea. Kosta egiten zait. Herri batean bizi naiz eta bi edizio daramatzat belarriprest txapa erabiliz, lotsa kentzen lagutzen dit. Euskaltegian gramatika ikasten dut eta ezagutza finkatzen ari naiz.
Agur t`erdi

Carme (Zumaia)

Belarriprest

Bai! Beste behin ere, ohiturak aldatzeko eta sendotzeko balio izan du Euskaraldiak. Jarrai dezagun tinko hauspoari eragiten! Susta dezagun euskaldun egiten gaituen gauza bakarra: euskara, geure hizkuntza.

Terese (Ispaster)

Ahobizi

Beti euskeraz bizi

Urtzi (Ondarroa )

Ahobizi

<12345678910111213141516>

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan