BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
21 urte daramatzat lantoki batran lanean eta euskaraldi honetan konturatu naiz nire betiko lankide batek euskeraz ulertzen zuela. Belarriprest rola hartu duenean. Sekulako sorpresa izan da.
Besteak beste, "estres linguistiko" baretzeko tresna egokia da Euskaraldia. Txapa ikusita badakigu nork duen prestutasuna euskaraz aritzeko. Izan ere, hori da garrantzitsuena, prestutasuna, ez euskara maila. Gehiago izango nuke belarripresten protagonismoa handitu beharko genuke.
Patxi Azparren (Pasaia)Urtean zehar, edozein egunetan jartzen dut "Aho bizi" txapa soinean.
Aurtengo txapa, Euskaraldia hasi zenetik egunero daramat. "H" hitanoaren ikurra berehala galdu zitzaidan eta errotulagailu "permanentearekin" marraztu nion. Berehala ohartu ziren ingurukoak desberdina zela eta arrazoia galdetzen zidaten.
Bitxikeriak:
-Toki batzuetan, gaztelania besterik entzuten ez nuen tokietan, txapa zeraman norbait ikusiz gero, nolabaiteko hurbiltasuna sumatu dut eta begiradak, keinuak eta agurrak euskaraz izan dira, atseginez.
-Eskolan, "H"-ak sekulako interesa piztu du haurrengan eta beraiekin hitanoz aritzeko eskatu didate.
-"Aho-bizi" H" eraman dugunen artean, Hitanoz aritzeko gogoa piztu zaigu, dakiguna lardaskatuz.
Zenbait tokitan, tamalez, elkarrizketak gaztelania hutsean entzun ditut eta, bitxia izan da, txapa soinean genuenon artean sortu den "konplizitate" edo -Kaixo, zu ere bai? Ikusten zaizutj! Egunon! Animo!- esanez edo adieraziz.
Euskaraldia Orozko-n pasa dut (Bizkaia). Nere txapa kanpoan utzita, bi besterik ez ditut ikusi egun hauetan herrian, bata belarriprest eta bestea urte osoan Ahobizi errebindikatzen duen pertsona batena, beraz urte osoan zehar dakigu berekin euskeraz hitzegin dezakegula.
Euskararen erabilera kaxkarra eta txaparen gutxiago.... Herri euskalduna, baina erabilera baxua, gehien erabiltzen dutenak: gurasoak seme-alabekin, baina gero berain artean ez, eta kanpoko herrietakoak (gipuzkoarrak, arratiarrak...). Hostalaritzan ere euskeraz ezinezkoa. Laudioko jende asko ere bizi da Orozkon, gehienek ez dakite euskeraz 🙁





