BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Izugarria Beti.
Mikel Mirena Atxa Goitia (Bilbo )Egia esan ez det aldaketa handirik nabaritu nere inguruan. Egunerokotasunean betikoekin euskaraz egin det eta ez det ezer aldatu.
Leire (Donostia)Atzerrian bizi naizenez, seme-alabak aparte utzita ez dut ia inorekin euskaraz egiteko aukeratik. Hortaz, belarriprest rola aukeratu nuen. Euskaraldian Luxembourgon egon naiz baina Aste Santuan Iparraldera joateko aukera izan nuen alabarekin. Euskaraldia etortzear zenez, Euskaraldiaren filosofiari jarraitzen saiatu nintzen, hemen, hor eta han euskaraz hitz egiten eta gehienetan lehen hitza euskaraz esaten. Miarritzen zoritzarrez ez nuen ezta euskaldun bat aurkitu. Haatik Ezpeletan, Euskal moneta eguna opakizunaren inguruan behintzat, euskaldun askorekin hitz egiteko aukera izan genuen: merkatu estalian, landan antolatutako joku eta jardueretan, gaueko kontzertuan... Bestela, Euzkadi Ostatuan eta baita Antton Chocolatier'en euskaraz artatu ginduten. Baionan, Kalostrape tabernan et Euskal Museoko langile batekin egin genuen euskaraz. Haiei guztiei eskerrik asko Euskal Herrian Euskal Herrian sentiarazteagatik.
Antton (Luxembourg)Nire semeen eskolan "familiaren astea" ospatzen zen eta guraso batzuk joan ginen beraiekin jolasetan parte hartzera. Guraso gehienek ez direnez ondo moldatzen euskaraz, erdaraz egiten ziren jolasak baina nik txapa neramanez, nire txanda zenean euskaraz egiteko proposatu zidaten eta holaxe egin nuen.
Amaia (Bilbo)





