BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Arratsalde on,
10 egun horien garaian, ez dut gehiago edo guttiago euskaraz mintzatu.
Maleruski Euskaraldirako plantan ezarriak izan diren ekintza desberdintasunei ezin dut parte hartu (karaoke, mintzaldi...).
Txapa ezarri dut lehen egunetan eta azkenean gutti. Nere alabak txapa berezi bat ukan du eskolan, herriko etxeko euskara batzordeak eginik.
Alcampo supermerkatuan
Arrandegiko langileari .Erdal iztuna euskaraz eta kiñuz adierazi
Nion 2 kilo txipiroi.
Eta nahastu eta 2 txipiroi hemanzizkidan.
Nik berriz keinu egin nion 2 kilo.
Eta beste zerbitzari bat builaka asi zen errespetu falta zela erdaraz ez itzegitea.
Nik erantzun seinu egiten niola berak ikas zezan.
Nik portuan egiten dut lan eta mundu guztiko jendearekin moldatzen naiz.
Errespetuaten izenean euskera gutxiago kalean
Gente geiauk agurtu nabe
Maite Madariaga (Gernika )Gu badira urte batzuk ohartu ginela lagunartean gure harremanetarako ia hizkuntza bakarra gaztelera zela.
Horri buelta eman nahian, denok euskaldunak bait ginan, gutako hiru lagunek hartu zuten euskaraz egiteko ohitura. Hasiera baten gutxi, denoi arrotza egiten zitzaigulako.
Baina pixkanaka denok hasi ginan euskeraz zerbait esaten bata besteari.
Eta gaur egun, zorionez, esan genezake gure hartuemonetarako hizkuntza nagusia euskara dala.





