BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Ediziotik ediziora gero eta kaskarragoa da nire bizipena. Gero eta txapa gutxiago... Ilusioa ez da hasieran bezalakoa

Itziar (Agirregomezkorta Laka )

Ahobizi

Nahiko lan eman zidan nire bikotearekin hikaldia abiatzeak baino orain ohitu egin gara eta zukarako trantsizio zelebrean gabiltza. Nork esango luke lehen egunean!

Ainhoa (Urretxu)

Ahobizi

Aurreko ediziotan gogotsuago ikusi nuen jendea, aurtengoan ordea, bai etxean (umeak dagoeneko nerabeak dira) bai lanean, ni euskeraz hitzegin arren erderaz erantzun didate beti.

AITZIBER (BILBO)

Ahobizi

Egia esan nik euskararekiko dudan jarrerarekin berdin jarraitu dut. Zortez gure herrian euskara da gure lehen hizkuntza etxean,kalean, eskolan, herrian....lanean ere gure hizkuntza euskera....nire egunerokotasunean berdin jarraitu dut.! Euskara maite dugulako eta euskaraz bizi garelako jarrai dezagula tinko gure bizia euskaraz bizitzen!

Olatz Zubimendi (Azkoitia)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.