BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Nahiz eta gazteletaz erantzun euskaraz hitz egiteari irmo eutsi diot, ulertzeko gai diren kasuetan gaztelerazko hiztunek ere nire nahia babestu dute!

Irati (Donostia)

Ahobizi

Kontzienteki, lehenengo eguntik ibili naiz txapak zenbatzen, Donostia erdialdean, Grosen, Amaran, eta ihesalditxo pare batean, Asteasu eta Errenterian. Emaitzak: 22 txapa 11 egunetan, eta horietatik 8 ordu erdiko tartean, San Martingo merkatuan, larunbat hoizean. Ez dirudi sekulako lorpena, alajaina!!! Badago zer hausnartu.

Peru Saiz Elizondo (Donostia)

Ahobizi

Nire lagun bat, Kubakoa dena, nire txapari buruz bere esanahia galdetu zidan. Azaldu bezain pronto, euskaraz gogoratzen zituen hitz guztiak esaten hasi zitzaidan eta gehiago irakastea eskatu zidan.
Kriston ilusioz erantzuten hasi nintzaion.
Ea guztioi hizkuntzarekiko sentipen berdinak adierazteko gogoa pizten zaigun.
Gora Ahobizi eta Belarriprest!!
Cristina (Laudio)

Cristina González Fernández (Laudio)

Ahobizi

Santurtzin daukat medikua orain dela pila bat urte eta berarekin komunikazioa beti izan da gazteleraz.
Txapari esker, hasi gara euskaraz mintzaten.
Horregatik azpimarratu behar dugu lehen hitza euskaraz izan behar dela beti. Entzuleak ez badu ulertzen esango digu; eta euskalduna bada, une horretik aurrera euskaraz hitz egingo dugu elkarrekin.

Arantza Olalde España (Bilbao)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.