BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Nire koinatuarekin gure komunikatzeko ohitura erabat aldatu da: euskeraz egiten dugu! Modu naturalean eta Euskaraldiari esker

TERESE (ISPASTER)

Ahobizi

Nahiko ondo baina nire inguruan eralbiltzen ditugu egun guztiak aste guztiak hilabere guztiak eta urte guztiak eusskara ez da bakarrik hizkuntza bat gure nortasuna , gu euskara gara

Julen (Bilbo)

Ahobizi

Ez dakit zergatik, baina Euskaraldiak asko hunkitzen nau. Agian zerbaiten parte izateagatik.
Oraindik ez dakit asko euskaraz, eta horregatik, gertaera sozial eta kultural askotan ez naiz sartzen (ez da kexa bat! Euskara ikasten ari naiz, parte hartu nahi dudalako. Baina orain hori da nire errealitatea).
Azken egun hauetan txapa eramateak lagundu dit gehiago entzuten euskara: nire bikotekidearen lagunek ez zuten gaztelerara pasatzen ni egon arren, eta kirol-klaseko neskek euskaraz hitz egiten zidaten eta WhatsApp mezuak euskaraz grabatzen zituzten.
Espero dut hemendik aurrera gure artean euskaraz gehiago hitz egitea. Nik urte osoan eramango dut txapa. Nire ingurukoek jakitea nahi dut euskara ikasten ari naizela, eta niri euskaraz hitz egitea.
Eskerrik asko ekimen honengatik!

Magdalena (Donostia)

Belarriprest

Ekintza hauek balio dozta konturatzeko egin ahal dudan baino gutxiago erabiltzen dudala Kalean. Aurrerantzean gehiago saiatuko naz LEHEN BERBIE EUSKERAZ

Isabel (Durango )

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.