BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Lehen aldiz eraman dut ahobizi txapa. Astearen zehar beti bezala izan da, lanean mundu guztial euskaraz hitz egiten duelako; baina asteburuan gehiago kostatu zait, batez ere hirian ez dagoelako hainbeste jende euskaraz elkarrizketa luze bat eukitzera animatzen dena. Dena den, aldi honetan askoz gehiago hitz egin dut egunero

Dani (Bilbo)

Ahobizi

Urtero bezala, giro euskaldun polita sortu egin du Euskaraldiak. Bai lanean, kaletik, dendetan... saiatu naiz edozein lekutan euskera bereziki zabaltzea eta espero dut lortu izana. Aurrera!!!

Mertxe (Bilbao)

Ahobizi

Euskaraz elkarrekin oso gutxitan egiten genuen lagun batzuk gehiagotan egiten hasi gara.
Bestalde, etsigarria da horrenbeste jende txapa soinean euren artean erderaz egiten ikustea.

Julen (Sopela)

Ahobizi

Laneko hainbat pertsonekin gaztelaniazko joera nuen, baina ahobizi edo belarriprest txaparekin identifikatu direnez, aukera gehiago izan dut euskaraz aritzeko.

Amaia (Ugartemendia)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.