BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Aurtengo edizioan, oso pertsona gutxi ikusi dut txapa jantzita. Nik ikusitakoaren arabera, edizio hau izan da orain arteko parte-hartzerik apalena izan duena.
Bideaz Gozatzen (Atarrabia)Oso baliagarria egin zait normalean gaztelaniaz hitz egiten dudan pertsonekin euskarari eusteko. Gaztetan euskaldundu nintzen, eta hainbat txikitako lagunekin zein aizparekin adibidez gaztelaniaz hitz egiten dut. Haietako baten batek pentsatzen nuena baino gehiago dakiela konturatu naiz, beste baten batek lotsa aitortu du baina saiatu da. eta batekin asko kostatu zait, haren ulermen arazoak zirela eta. Gehien kostatu zaidana, taldean eustea izan da ( besteak gaztelaniaz, eta ni euskaraz, jakinda denek ulertzen zutela). Aipagarria: aizpak asko ulertzen du , ez dena... baina ez du hitz egiten. Nirekin zegoela, denda batean sartu eta dendariak hari gaztelaniaz, betiko ohituragatik. Baina paparrean ahobizi txapa zeukala ikusirik, nire aizpak: "euskeraz, euskeraz, que más o menos ya entiendo". Eta hortik aurrerako guztia ele bietan: dendaria euskeraz, aizpa gaztelaniaz. Ea hemendik aurrera egoera batzuetan behintzat eusten jarraitzeko gai naizen...hori izango da nire erronka!
Silvia Mateo (Tolosa)Posiibo moduan esango dut lanean eguneroko bileran gazteleraz egitetik euskaraz egitera pasa naizela eta ez dugula arazorik izan elkar ulertzeko. Hortaz hemendik aurrera euskaraz egiten saiatuko naiz.
Halere, aurten aurreko urteekin alderatuta kanpaina eskasena dela iruditu zait. Nik beti egiten dut euskaraz egunerokoan eta 11 egunotan berau egiten saiatu naiz baina nitaz gain ez det txaparik ikusi eta ez det aldaketarik nabaritu.
Lagun artean askotan erderara pasaten gara eta txapa jantzita konzienteago zara hori pasatzen danien buelta hemon eta berriro euskaraz jarraitzeko berba egiten
Feli (Bermio)





