BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Lehenengo eta behin azpimarratu behar da Bilbon oso txapa gutxi ikusten zirela.
Nik aurrekoan ahobizi aukeratu banuen ere oraingoan pentsatu nuen egokiagoa zela bestea. Azken batez, ni askotan saiatzen naiz eukaraz egiten urtean zehar ere eta uste nuen agian eraginkorragoa izango zela.
Egia esan, ez dut somatu eragin haundirik Bilbon.
Euskaraldian, nire lankidearekin eta alabekin. euskeraz gehiago hitz egun dut.
Museorako bidean euskararen hitzak kalean dantzan
Ibon Alonso (Bilbo)Edizio honetan helburua nuen gimnasioa euskalduntzea. Publikoa denez monitore guztiak euskaldunak dira beraz, guztiekin euskeraz egin izan dut eta jada nigana euskeraz zuzentzen dira. Horretaz gain, jendeari euskeraz galdetzen diot " Asko falta zaizu?" horrela konturatu naiz jende euskaldun asko dagoela naiz eta euskeraz entzun ez.
Marta Abiega (Bilbo)





