BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Egun on:
Haur eta gazteen artean ahobizi eta belarriprest zabaltzea eskatzen dut (behar-beharrezkoak dira!)
Beti hartzen dut gogoz Euskaraldia. Baina egia da aurten ez naizela ain kontziente izan, Euskaraldian nengoenik eta nere esfortzua ez da beste urte batzutan egin dudanaren berdina.
Hala ta guztiz ere, euskalduna Berri batekin konkretuki bai egin dudala euskeraz.
Herrian egin diren ekintzak zoragarriak izan dira, elkar ezagutzeko eta elkar laguntzeko aukera eskaini digute. Pozgarria da gure euskara zenbat maiten dugun ikustea. Maiatzaren 24ean herrian euskaraokea antolatu zen eta amaiera mundiala izan zen, 8 orduz euskaraz abesten eta dantzatzen egon ginen! Ederra betean herrian sortu zen giroa.
Tamara (Hondarribi)Ekimen honek ez du asko aldatu nire egunerokotasuna, izan ere, euskara irakasten dut, baina bai ikusi dudala kalean txapa jantzita eramateak aukera ematen diela besteei zuregana euskaraz jotzeko behar izanez gero
Ainara (Donostia)





