BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Kaixo, egun on. Jostailu-denda baten jabe naiz, non euskara nire lehen hizkuntza den. Bezeroei ia ez diet gaztelaniaz hitz egiten, gehienak euskaldunak baitira.
Gure arrakastarik handiena euskaraz inoiz egiten ez dizun bezeroak hala egitea izan da,
Niretzat oso pozgarria izan da

Jasone Santin Prados (TOLOSA)

Ahobizi

Euskaraldia Hikan parte hartu dut aurten. Zergatik? Bada, eurek hika erantzun ala ez, gizonezko guztiei hika egiteko ohitura badudalako, baina emakumezko guztiekin ez. Hitanoaren erabilera sexista egiten nuen orain arte. Espero dut 10 egunotako ariketaren ondoren, euskaraz ulertzeko gai diren guztiei hika egingo diedala. Dena den, kezka bat ere sortzen dit hitanoaren erabilerak? Zer forma erabili ez emakumezko eta gizonezko sentitzen direnekin?

Aritz (Zarautz)

Ahobizi

Zubiarte Euskaltegi Publikoan KONPROMEZUAK ETA AHOBZI ZEIN BELARRI PREST ROLAK POZIK ETA GOGOTSU BIZI IZAN DITUGU.

KALEAN, KUADRILAN, FAMILIAN ERE IBILI GARA EUSKARALDIKO EKIMENETAN.

HARRO BETI GURE HIZKUNTZAZ, KULTURAZ ETA ERAIKITZEN DUGUN MUNDU IREKI ETA KOLOREDUNAZ.

IRANTZU (ONKO)

Ahobizi

Aukera ona, euskaldunon arteko harremanetan euskarari eusteko.

AINARA (BILBAO)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.