BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
kaixo, egun on:
Euskaraldiaren aitzakian, Irunen 2025eko Hatsaren Poesia liburua aurkeztu genuen, eta Irun eta inguruko liburuko parte-hartzaileek une goxo bat iragan genuen euskaraz eta poesiaz beterik.
Eskerrik asko
Ainara
Egunerokoan ingurukoekin egiten deten moduan jarraitu degu euskeraz hitz egiten. Taberna eta dendaren batean eskatzerakoan txapa ikusita, saiatu dira ere euskeraz erantzuten, bejondiela!
Agurtzane (Durango)
Orain dela bi ikasturte Sevillan bizi naiz eta irakasle bezala lan egiten dut bertako herri batean. Nire lankide bat oso interesatua agertu izan ohi da behin baino gehiagotan euskararekin eta aurten belarri prest-eko txapa oparitu nion. Ni ahobizi txapa jarri eta bertan abiatu gara euskararen lanketan. Esperientzi bikaina!
Nagore (Sevilla)Bilbon motel xamar egon da. Nik ez nuen txapa jasotzeko aukerarik izan, izan ere puntu gutxi zeudelako jasotzeko eta ez beti eskugarri. Beste edizio batekoa jarri nuen. Hala ere Bilbon oso oso txapa gutxi ikusi dira, ikastolan, kalean, dendetan... pena handiarekin egia esan.
Alazne (Bilbo)





