BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
ederra
Irati (Trapagaran)Mediku berdina daukat dela pila bat urte eta berarekin komunikazioa beti izan da gazteleraz.
Txapari esker, hasi gara euskaraz mintzaten.
Horregatik azpimarratu behar dugu lehen hitza euskaraz izan behar dela beti. Entzuleak ez badu ulertzen esango digu; eta euskalduna bada, une horretik aurrera euskaraz hitz egingo dugu elkarrekin.
Muy buena
Jessica (Azkoitia )Normalean euskaraz hitz egiten dut. Euskaraldiak, txapei esker, hainbatekin egiteko aukera eskaini dit.
Honetaz aparte, Portugaleteko mintzodromoan parte hartu dut.





