BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Lehenik eta behin esan behar dut lanustea eskatu nuela euskera hobetzeko. Lizardin aurkitu nuen irakaslerik hoberena!!! Gorane izan da nire hauspo garrantzitsuena! Asko ikasi dut berarengandik eta orain harro nago berriro euskaraz hitz egiteagatik. Badakit ez dela batere erraza baina edonork lor dezake, beraz, euskera gure ahoan egotea guztion ahalmenean dagoela argi dago. Egin dezagun euskeraz, gure hizkuntza sustatzea garrantzitsua baita.

Igor (Bilbo)

Ahobizi

Nahiko jende gutxi ikusi txapa jantzita eta ikusi ditudanetakoren bat ez zen bere papera zegokion moduan betetzen ari. Aurrekoan baino gorpuz-aldarte okerragoa geratu zait.

Felix (Hernani)

Ahobizi

Pasa den astean Ortuellan antolatutako Mintzodromoa oso interesgarria iruditu zitzaidan. Hasiera jende gutxik parte hartuko zuela zirudien, baina azkenean talde batzuk elkartu ginen eta momentu atsegin bat pasa genuen gaurkotasuneko gairen inguruan solasean.

CRISTINA (ORTUELLA)

Ahobizi

Aurten euskaren alde pausu bat ematea erabaki dut, eta medikuan eta dentistarengana erabili dut, nire lehengo hizkunta izan da. Ama hizkuntza

Josune (Basauri)

Belarriprest

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.