BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Aurtengo edizioan ez dut gure herrian (Pasai Donibane) beste ediziotan adina txaparik ikusi... Jende gutxi ibili da txaparekin, eta eragin aldetik ere inoiz baino ahulagoa izan dela esango nuke.
Asteburuan Iruñean ibili gara, eta han bai nabaritu dugu txaparekin eraginik.
Ahalegin kontziente handia eskatu dit ariketak, eta uste dut lortu dudala gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin egitea euskaraz. Txaparekin sentitu dut halako zilegitasun bat, besteen begietara euskarari eusteko. Baina horren ifrentzua da zilegitasun hori amaitzen dela Euskaraldiko txapa kentzearekin. Hizkuntz ohituren aldaketa hori egitea eta eustea askoz errazagoa egin zait oso gertuko pertsonekin, baina askoz nekezagoa konfiantza maila handia ez dudanekin.
Jon (Donostia)Saiatu naiz hitz egiten, baina oraindik ez naiz oso ondo egiten ari, gehiago egin behar dut lan, eta lotsa galdu behar dut.
Paula (Vitoria-Gasteiz )Ez dut ikusi txapa asko
Marivi (Durango)





