BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Egia esateko nik kalean ez dut aldaketarik sumatu Euskaradia ospatzen zen bitartean. Oso txapa gutxi ikusi ditut ekitalde ofizialetan ez bazen.
Enrike (Irun)
Bai kalena zein nire lantokian, hau da, Euskal Herria Museoko lantaldearekin batera parte hartu dut lanean denbora guztian euskaraz hitzegnez gure artean, laneko batzarretan eta bisitariekin ere.
Batzutan gazteleraz hitz egiten dudan jedearekin euskaraz berba egitea arraro egin arren alegina egin dugu eta horrela jarraitzea espero dut.
Belarriprest rola hautatu dut, batez ere, horren sustapenak ekar dezakeelako euskararen erabileran igoera. Nire aldetik, nire inguruan ez dut aldaketarik sumatu; ingurune euskaldun batean ibiltzen naizelako agian, nahiz eta udalerria ez izan hala.
Txapa gutxiago ikusi ditut oro har, eta inguruan txapa jantzita zeramatenak euskararekiko kontzientzia handia dutenak izan dira.
Ordiziak parte hartu du hikarekin euskaraldian. Ikastaro bat egin dugu 3 ostiraletan. Sorpresa izan da partaidetza, ostiral arratsaldez izanik! Giro ona eta ikateko gogoa bertan. Appa hi erabiliko dugu batzuk praktikatzeko eta erabilpena errszteko...
Mariaje (Ordizia)





