BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Alde batetik herriko batzordean parte hartu dut norbanako gisa (jubilatu berria naiz eta orain ez dut bestelako erakunde edo elkartean parte hartzen) Hor nire ekarpena egin dut prestatu dugun lan-dinamikaren erdian: hamaikakoa osatzeko herritarren bila, kalean Euskaraldiaren berri ematen, Euskaraldi barruko ekitaldietan parte hartzen ... Partaide naizen beste gizarte-arlo batean ere (Elizan) eraginkor izaten saiatu naiz Euskaraldiaren inguruko informazioa zabaltzen. Eta ikusi dut arlo honetako batzuk ez daudela horren urruti eta sentibera samarrak direla euskararekiko orokorrean eta Euskaralidarekin partikularrean. Hemendik aurrera arlo iraunkor moduan ikusten dut euskara sustatzearena esparru honetan.
Bestela, esan behar dut aurten ez dudala bukatu horren pozik. Ni mugitu naizen tokietan (nagusiki Portugalete Ezkerraldea eta Bilbo) txapen oso presentzia urria ikusi dut. Ohiko lagunen artean ere ez dut dinamika eraldatzailerik bizi izan: txapa eraman dugu, baina ez ditugu gure hizkuntza-ohiturak asko aldatu, nahiz eta jende sentsibilizatua eta motibatua izan ...
Hori bai, lehen aldiz bizi izan dut modu aktiboan herrian (orain arte lantokian bizi izan dut erakundearen ordezkari, solaskide eta sustatzaile moduan) eta kontzienteago izan naiz administrazioaren eta herriko taldeen arteko lankidetzaz. Uste dut bide horretan gehiago saondu ahal eta beha dugula, baina gustura bizi izan dut esperinetzia hori.
Bilboko haurreskola baten lan egiten dut. Familia asko kanpotarrak dira eta inplikatu nahi izan ditugu.11 egunez edo gehiagotan, haurren informazioa elkartrukatzen dugun agendetan hitz bat euskeraz idaztera animatuz. Sorpresa asko eman dizkigute.
Ivana (Ondarroa)Urte osoan zehar hitz egiten dut euskaraz, niretzako ez da zailtasun handirik egon. Baina oso pozgarria izan da euskaraz hitz egiten ez zidan jendeak pauso bat aurrera ematen entzutea. EUSKARA EDO EZ GARA!!!!
Mara (Billabona)Buenas tardes. Me gustaría aprender más el Euskera ya que soy más de oídos y me gusta aprender otros idiomas tengo a mis hijos aquí en Zumarraga y muchas veces hablo con ellos lo básico y estuve en el euskategui. Pero me falta más por aprender.
Lili (Guipúzcoa )





