BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Musika eskola batean nago lanean eta nere lankideen artean euskararen erabilera handiagoa izan dela ikusi dut
Gainera beste batzuetan Belarri prest izan diren lankideen eboluzio positiboa ikusi dut euskaraz hitzegiten saiatu direnean

Jon (Arrasate)

Ahobizi

Urte osoan zehar hitz egiten dut euskaraz, nire lanean, umeekin, lagunekin beti lehenengo hitza euskaraz egiten dut.
Ondo egongo litzateke jende gehiago animatuko balitz, ez du ezertarako balio C1 gainditzeak gero ez badugu hizkuntza hitz egiten.

Lorena (Gasteiz)

Ahobizi

Astean bitan nire iloben bila joaten naiz. Euskaraldiaren lehenengo egunean nire bost urteko iloba eskolatik atera da ahobizi txaparekin eta nirea ikusiz galdetu zidan zergatik eramaten dudan. Nik esan diot euskara gure hizkuntza dela eta eusteko era bakarra da erabiltzea.

Ricardo (Donostia)

Ahobizi

Euskaldunberri betidanik eta betirako izan arren, Euskaaldian parte hartzea komenigarria dela uste dut hizkuntza maintentzeko. Azken finean, Euskaraz bizi nahi badugu, Euskaraldia egunero da.

Rosa (Mungia)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.