BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Nire esperientzia, batez ere, lantokian izandakoa da. Euskarako teknikaria naiz eta Euskaraldiaren sustatze lanak egite tokatu zait. Jende askoak hartu du parte, behintzat txapa asko banatu dira; baina, egia esateko, ez dut aldaketa handirik somatu, batez ere ahobizien aldetik; belarripestak prestuago ibili direla iruditu zait.
Elixabete (Anoeta)laneko kontuengatik pertsona bati euskaraz idatzi nion euskaraldia aurretik eta erderaz erantzun zidan, ez nekien euskara ondo ulertzen zuen ala ez, eta aurrerantzean erderaz idatzi nion nik ere. Euskaraldia hasitakoan Belarriprest simboloa ikusi nuen bere mezuetan eta horri esker, orain nik euskaraz idazten diot nahiz eta berak erderaz erantzun
aitziber (irun)Euskaraldiak euskararen erabilpen ohituren aldaketak festa giroan areagotzen dituela ikusteak asko poztu nau. Euskaldun berri eta belarri prest asko topatu ditut haien euskararen erabilpenaren ohiturak aldatu nahian. Ahobiziok gogoz eta modu iraunkorrean erantzun behar diegu euskaldun berri eta belarriprest guzti horiei. Txapa aukeratzeko momentuan beldur asko sumatu ditut euskara menperatzen ez dutela uste duten horien artean. Euskaldun zahar bat topatu dut, zein ez den ausartu ahobizi txapa hartzen. Euskararen erabilpen desegokiaren aurrean epaituak izango direnaren beldur eta lotsak gainditzeko beharra ikusi dut.
Izaskun (Beasain)Saiatu naiz euskaraz egiten baina zaila baino zailago gertatu zait, batez ere harritu nauna da euskara dakiten jende askok ez zuela euskaraz egin nahi, kosta egiten zitzaiela eta nahiago zutela gazteleraz egin, joera handia gaztelerara pasatzeko nabaritu dut edonola. Ni euskarazko C2a prestatzen ari naiz eta konturatu naiz soilik azterketak gainditzen dakidala, baina ez egunerokotasunean, denbora oro, euskaraz hitz egiten, izan ere, egun, ez dut inorrekin denbora guztian euskaraz egiten, horregatik, datorren astean, mintzalagun talde batean hasiko naiz.
Nire erronka da dena euskaraz egitea, salbuespenak salbuespen.Pentsatzen nuena baino askoz zailagoa izan da.
Bestalde, ekitaldiei dagokionez jendea gehiegi sakabanatuta zegoela iruditu zait. Lehenengo ekitaldira joan nintzenean, Donostira joan nintzen eta oso jende gutxi ikusteaz gain, topatu nuen lagun batek esan zidan ez zuela ekitaldien berri, nahiz eta txapa eraman. Ni interneten sartuz informatu nintzen. Edonola, polita izan da lehen euskaraz hitz egiten nuenekin euskaraz egitea berriro, eta saiakera ere onuragarria iruditu zait, saiatzen jarraitzera animatu naiz. Euskaraz bizi nahi dut.





