BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
hitano ikastaroan parte hartu nuen. ta gehiegi ikasi ez banuen ere. nere kezka berdinak zituen herriko jendea ezagutu nuen...itzela izan zen esperientzia. Kahoot jolasan parte hartu nuen ere.. Pena haurrak besterik ez zirela aurkezten ta bertaratu ginen heldu gutxi horiek lotsatuak senritzen ginen... Agian ez zitzaion zegokion publizitatea eskeini .. Mila esker zuen denbora ta esperientzia eman dezuten bolondres guziei...aurreta goaz...
Miren (Orereta-Errenteria)Osasungintzan lan egiten duen osasun langile bat naiz. Euskaraldian ahobizi izan naiz eta rolarekiko koherentzia mantentzeko euskaraz idatzi dut paziente euskaldunen istoria klinikoan. Nire inguruko lankide batzuk gazteleraz idaztera presionatu naute. Pena handia eman dit egoerak eta 11 egunetan bizi izan dudan egoera polit asko belztu du.
Unai (Eibar)
Aurtengo berritasunetako bat hitanoa praktikatzeko aukera izan da, eta nik Irunen Hikadromoan parte hartu dut: esperientzia aberasgarria benetan, Irungo hitanoa gehiago ezagutzeko aukera eman baitit.
Ainara (Irun)Gustatu zait hainbeste jarduera egin izana, eta horrek lagundu dit parte-hartzaileekin euskara erabiltzen, egunerokoan ez bainuen hainbeste txapa jantzita ikusten.
Monika (Galdakao )





