BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Ez dut aurreko euskaraldietako indarra sumatu. Urte osoan naiz ahobizi eta ingurune euskaldun batean lan egiten dut.
Ezagunak ditudan babesguneetatik kanpo, euskaraldian belarriprestak errezago identifikatu ahal izaten dira soineko txapari esker. Aurtengoan ez dut hori igarri. Lehen hitza euskaraz eginda, ahobizia azaleratzen da euskaraz erantzuten dizulako. Belarriprestak, aldiz, bere burua erakutsi behar izaten du, ez baitakizu gutxieneko maila duen euskaraz ulertzeko. Aurtengoan ez zait egokitu belarripresti txapadunik eta ez dut jaso "hablame en euskera que te entiendo".
Leku ezagunetan ez dut arazorik izan euskaraz aritzeko. Badakit nork dakien, eta nork egiten duen bat belarriprest rolarekin. Horietan euskaraz aritu naiz, beti bezala. Babesgune horietatik kanpo, ordea, ez dut igarri edo zailtasunak izan ditut euskarari eusteko ez bainekien solaskidea gutxieneko maila ote zuen.
Edonola ere, ahobizi txapa soinean eramateak, ematen dit nolabaiteko indarra lehen hitza euskaraz egiteko eta euskarazko zerbitzuak eman behar izaten diren lekuetan euskarari eusteko kemen handiagoa izan dut.
Nire haurrek txapa eskatu dute eta horrek aukera eman dit xaxatzailearen rola azaltzeko. Hala ere, xaxatzaile lanetan aritu badira ere gurasoekin... paradoxa da euren artean erdaraz aritu direla nik elkarrizketan parte hartzen ez nuenean. Portaerari horri modu sosegatuan erreparatzeko eta hizpide bihurtzeko aukera eman du. Konturatu dira paradoxaz. Ez da gutxi!
Gurutzetako ospitalean beharrean nabil, baina etxe santu hontan oso jende gutxi mintzatzen dira euskaraz. Zoritxarrez, erdaldun giro batean murgildurik bizi naiz!
Asier (Bilbo)Azkoitian ez dut uste eraginik izan duenik. Hondarribian egindako egun pasan bai.
Herri eta egoera soziolinguistiko desberdinak daudenez, Euskaraldiak ere desberdina izan beharko luke
Duela 25 urte euskara erabili gabe, imajinatu!
Entzuteko, ondo baina hitz egiteko, kostatu egiten zait, huts egiteko beldurragatik baina ondo. Saitzen jarraituko dut.





