BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

hau euskara bultzatzeko tresna ona da, baina erabili behar dugu euskara urte osoa.
Lan on

patxi (Bilatorta)

Ahobizi

Egunerakotasunean euskaraz egiten dut. Gazte nintzela zaila egin zitzaidan ikastea. Orain pozik ikusten dut jende gehiago hitz egiten duela euskaraz eta erraztasun gehiago dagoela ikasteko.
Mila esker zuen lan guztiagatik.

Inmaculada (Andoain)

Ahobizi

Ahobizi rola hartzen dugunontzat, Iruñean behintzat, deserosoak izan daitezkeen egoerak suertatzen dira: taberna batean, pertsona batekin hitz egiten hastean... Gertuko belarriprestekin bi hizkuntzetako elkarrizketak normalizatzeko eta barneratzen joateko ariketa ona izan da. Lanean ere, Administrazioan, lankideekin komuneko jarrerak eta sistemak erabiltzen hasteko bide eman du, behartu gaitu hausnartu eta eragiteko metodoak partekatzera.

Joseba (Sanduzelai - Iruñea)

Ahobizi

Euskalduna naiz eta egunerokoan euskara erabiltzen dut, baina nire lantoki berrian askotan gaztelerara jotzen dugu nahiz eta denak gai izan euskaraz aritzeko. Euskaraldian bi izan gara soilik txapa jantzi dugunak eta, tamalez, ez dugu nahi adina eragin hizkuntza ohiturak aldatzeko. Nire erronka pertsonala : dakitenekin euskaraz aritzea, nahiz eta haiek elkarrizketa gazteleraz hasi.

Ainara (Donostia)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.