BIZIPENAK
11 egunetan, hamaika bizipen
Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.
Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!
Nola partekatu?
Aukera ezberdinak dituzu:
IDATZITA
Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita
BIDEOA
Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
AUDIOA
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira
IDATZITA
Lanean zein kalean euskaldun berriak ezagutu ditu txaparen erabilpenagaitik, gomendio bat, hurrengokoetan umeak ere apuntatzea komeni legoke eurak bai dira euskararen hurrengo bultzatzaieak.
Roberto Gabantxo (Burlata)Egia zan nahiko estresante izan da. Urdaibai nahiz eta bizkaian kokatu eta euskalduna izan jendeak gazteleraz hitz egiteko ohitura dauka. Ni euskeraz bizi naz etxean, lanean , familian eta lagunekin..
Adibidea... ni pertsona bategaz euskeraz aritu banaz eta beste bat edo batzuk sartzen dira elkarrizketara eta nahiz eta euskeraz jakin eta guri entzun euskeraz berba egiten, haiek gazteleraz egiten dute .nik jarraitzen dot euskeraz bain̈a haiek gazteleraz...eta azkenien moskeatu egiten zara edo haiekin bat egiten dozu. Hau da egunerokotasuna nire inguruan..
Euskeraz hitzegiten duenak jarraituko dau horrela bain̈a gazteleraz egiteko ohitura daukatenak, nahiz eta euskeraz jakin, horrela jere arraituko dute. Ez dabe aldatuko haien ohiturak
Egiaztatuta daukat . Pena bat da. Dakigunok ez dogu hitz egiten.
Eskerrik asko
Euskeraren erabilpena sustatzeko tresna ona da eta lan handia bere atzean! Dena dena garrantzitsuena eguneroko ohiturak eta bizitza aldatzea eta euskeraz bizitzea!
Unai (Laudio)Oso interesaría izaten ari da
Raul Arbelaiz (Amute-Kosta)





