BIZIPENAK

11 egunetan, hamaika bizipen

Zer bizi izan da Euskaraldian? Lehen bizipenak jaso ditugu, eta hemen dituzu ikusgai.
11 egunetako ariketak utzitako une bereziak, ustekabeak eta erronkak bildu ditugu parte-hartzaileen ahotan.

Eta zuk ere zerbait kontatzeko gogoa baduzu… aurrera!

Nola partekatu?

Aukera ezberdinak dituzu:

IDATZITA

Beheko formularioan idatzi (eta nahi baduzu, argazkia igo)
Formulario erabilita, argazkia igo, titulu bat jarrita

BIDEOA

Zure sare sozialen bidez partekatu. Erabili #Bizipenak eta gu aipatu @euskaraldia
Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira

AUDIOA

Whatsappez bidali (+34) 688 746 804 zenbakira 

IDATZITA

Eskola batean lan egiten dut A ereduan euskara ematen eta izugarria iruditu zait zenbat belarriprest agertu diren irakasleen artean. Eta horrela euskaraz hasi gara eta jarrera hona agertu dute. Jende asko dago euskara ikasi eta prozesua bukatu ez duena. Baina ekimen honen bitartez armairutik atera eta jarrera ona agertu eta bateon bat euskaraz egiten hasi da. Ni oso pozik, benetan.

Maite (Iruñea)

Ahobizi

Lehen hitza euskaraz egin dut eta ulelertzen zutenekin euskaraz jarraitu dut.

Josune (Azpeitia)

Ahobizi

Oso polita izan da, uste dut euskara urte osoan izan behar du.
Zorionak eta segi aurrera.

Itziar (Irún)

Ahobizi

Esperantza handiekin hasi dut euskaraldia, baina egunak berez Joan zaizkit eta denak ez dira izan oso onak. Batez be lanean aurreratu dut, badakidalako aldekoak direla gehienak, txapa asko izan gara eta zerbait egin dugu. Kalean ordea batzutan molestatzen dudanaren sentipena izan dut eta arinago utzi diot ahaleginari.

Ainhoa (Bermeo)

Ahobizi

<12345678910111213141516171819202122232425262728293031323334353637383940414243444546>

BIDEOA

Informaziorako

Jarrai gaitzazue sareetan
Euskaraldia
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.